Ahaztuak 1936-1977 elkartekook —estatu kolpearen, errepresioaren eta erregimen frankistaren biktimok— oniritzia eman nahi diogu Maria Servini de Cubria Argentinako epaile federalak egindako eskabideari, Espainiako Estatuari informazioa eskatu baitio 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era bitarte erregimen frankistako ministro eta segurtasun indarretako arduradun izandakoen inguruan. (...)
Epaile federal horrek honako hauek eskatzen ditu bere exhortoan: 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era bitartean erregimen frankistan izaniko gobernuetako ministroen izenak eta helbideak; baita indar armatuetako, Guardia Zibileko, Polizia Armatuko agintariena, Segurtasuneko zuzendariena eta Falange Espainoleko buruzagienak ere —eta hilak izanez gero, dagozkien heriotza agiriak ere eskatu ditu—. Era berean, beste hainbat informazio ere eskatu du epaileak: diktadura frankistaren garaian desagertu, erail eta torturatu zituzten pertsonen ingurukoa, haur lapurtuen gainekoa, eta preso politikoak esklabo lanera beharturik irabazteko asmoz jardun zuten enpresei buruzko datuak.
Hori ikusirik, gure elkartekook gauza bakar bat esan nahi dugu: berriro egiaztatu dela Espainiako zigorgabetasun ereduak bere hartan dirauela, erregimen frankistako krimenei eta haien erantzuleei dagokienez, sekula ez baitituzte epaitu nazioarteko jurisdikzioak genozidio delituei eta gizateriaren aurkako krimenei buruz duen legediaren arabera, nahiz eta Espainiako Estatua ere hari atxikirik dagoen (...). Gure iritziz, epaile argentinarraren eskabidea beste bultzagarri bat izan liteke, hala izan beharko luke, nazioartean —baina batik bat Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan bertan— indar handiagoz ezagutarazteko zigorgabetasun eredu hori, eta nola ari den betikotzen bere burua zeharo demokratikotzat daukan sistema batek babesturik eta onarturik. Baina, Baltasar Garzonen auto ezagunak ere bere garaian astinaldia eragin zuenez gero komunikabideetan, uste dugu dagokion tokian kokatu behar dela kontua, eta, horretarako, ezinbesteko deritzogu hainbat gai nabarmentzeari.
Lehenik, nabarmentzekoa da Maria Servini de Cubria epaile argentinarrak emandako pausoak berretsi egiten dituela frankismoaren biktimen gogoetak eta eskabideak; zehazki, gure elkarteak egindakoak, sortu zenetik nabarmendu nahi izan baitugu erregimen frankistaren biktimak ez direla bakarrik 1936-1939ko gerrako borrokaldietako biktimak, baizik eta erregimen hura modu formalean desegin arteraino izandako guztiak ere bai, hau da, 1977ra bitartean gertatutakoak. Alde horretatik, balio osoa ematen dio beste eskabide bati: erregimen frankistaren biktimatzat hartzeko haren kontra borrokatu ziren hainbat pertsona, hainbat eta hainbat biktima... orain arte behin eta berriz eta modu kontzientean baztertuak izan direnak. Horren adibide garbi bat da, bere hartan laburbiltzen dituelako guztiak, Jose Luis Sanchez Bravo, FRAP Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Patriotikoko kidea eta 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten bost borrokalari antifaxistetako bat; beste lauretako bi ziren, hain zuzen, Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi.
Bigarrenik, azaldu beharra dago krimen ikertuak eta haiei dagozkien erantzukizunak 1936ko uztailaren 18tik 1977ko ekainaren 15era bitarteko denbora ibilbidean kokatzeak gezurtatu egiten duela, argi eta garbi eta erabat, Baltasar Garzon epaileak ateratako autoaren asmo ezkutukoa bezain onartezina, modu interesatuan 1952ra mugatu nahi izan baitzituen erregimen frankistak egindako krimenak, eta haiek zigorgabetasun osoz agindu, egin eta babestu zituztenen erantzukizuna onartzea. Eskaera hori eskuan harturik eta horrek oinarritzat dituen irizpide juridikoak kontuan izanik, erregimen frankistako hainbat ordenatako eta mailatako arduradun ugarik —oraindik bizirik daudenek— aurkeztu beharko lukete. Garzonen autoak balizko prozedura judizial batetik baztertzen zituen modu kontzientean horietako asko, adin kontu nabarmen batengatik, eta, beraz, fisikoki ez zirelako egon ere egongo, ziur asko; eta horrek, berez, desegin egiten zuen arazoaren zati handi bat. Servini de Cubria epaile argentinarraren ekinaldiak, ordea, mahai gainean jartzen ditu ehunka pertsonaren izenak, oraindik ere bizirik baitaude eta batzuen batzuek oraindik ere jardunean baitihardute hainbat arlotan: politikan, finantzetan...
(...) Guk guztiok —frankismoaren biktima garen andre eta gizon guztiok— bultzatu eta bermatu behar dugu borrokak bere hartan irautea, aurrera egitea eta dagokion jomuga lortzea, bazterbide batetik jo beharrean behin eta berriro eta, agian, behin eta betiko. Argentinan bezala, beste toki batzuetan ere hainbat diktadura militarretako biktimen eta haien elkarteen borroka nekaezinari eta ahalegin adoretsuari esker ari dira epaitzen eta kartzelatzen dozenaka zapaltzaile eta genozidio eragile. Ahaztuak 1936-1977 elkartekook diogu halakoxe parametroak erabili behar direla hemen: borroka hori sendotzeko bada, ongietorria izan bedi eta ahalmen osoz erabil bedi kanpoko edozein laguntza eta osagai; ez dadila gure utzikeriagatik izan, behintzat; gure jarduna erabakigarria izango baita, Espainiako frankismoaren krimenen zigorgabetasun eredua amaitu ahal izateko; zigorgabetasun ereduaren segida eta babesa gure jardunaren bitartez bakarrik bihur baitezakegu Espainiako gaur egungo gobernuaren, erakundeen eta erregimen politikoaren arazo politiko eta demokratiko bat.
Hori guztia esanik, ezinbestean salatu beharra daukagu, behin eta berriz —bere garaian Memoria Historikoaren Legearekin eta Baltasar Garzonen autoarekin, eta beste hainbatetan beste hainbat konturekin egin bezala—, jende askoren zinismoa: erregimen frankistaren biktimak erabiliz eta haien bizkar marketin politikoa egiteko asmo agerikoz, poztu egin baitira epaile argentinarrak hartutako erabakiaz eta txalotu egin baitute hark Argentinan hala jokatzea; jende horrek, ordea, hala ez jokatzea erabaki du modu kontzientean hemen, krimenen gertalekua izan zen tokian, bai haien biktima gehienak eta bai eragileak eta haien konplizeak bizi diren tokian.
(Berria. 2012 / 01 / 25)