Hirugarren urtez, Oroimenaren Eguna egin zuen igandean Ahaztuak 1936-1977 taldeak. Oraingo honetan Txulapainen (Nafarroa) izan zen. Hala, bertan fusilatuak izan ziren herritarrak lurperatuta dauden lekuak identifikatu zituzten, eta ondoren omenaldi ekitaldia egin zuten. «Egia, bakea eta konponketa» eskatu zituzten biktimentzat.
(Berria. 10 / 05 / 2011)