jueves, mayo 20, 2010

RODEZNOKO KONDEA, LIBURU BATEAN

36ko gerraren nondik norakoen berri emateko asmoz sortutako Memoriaren Autobusak, Pamiela argitaletxearen eskutik, Conde de Rodezno: la justicia al reves (Rodeznoko kondea: justizia alderantziz) liburua aurkeztu zuen atzo Iruñean. Frankismo garaian itzal handia izan zuen agintaria izan zen Tomas Dominguez Arevalo, Rodeznoko kondea. Justizia ministroa izan zen, eta hainbat lagunen heriotza eragin zuten hark hartutako erabakiek.

(Berria. 2010 / 05 / 20)