Bigarren urtez jarraian, Ahaztuak 1936-1977 Frankismoko biktimen elkarteak Oroimenaren Eguna egin zuen atzo Aramaion (Araba). Euskal Herriaren memoria historikoa eta «antifaxista» aldarrikatu zuten, baita frankismoko biktima guztien oroimena ere. Gernikatik Aramaiora eraman dute aurten ekitaldia, Aramaioko Udala, AHTaren galdeketa dela-eta egiten ari den lanak eraginda. «Herriari hitza ematea da guk, senideok, guretzat eskatzen duguna».
(Berria. 2020 / 03 / 14)