jueves, octubre 22, 2009

FRANKISMOAREN BIKTIMAK GOGORATZEKO DOKUMENTALA EMANGO DUTE DURANGON

Durango 1936 Kultur Elkarteak, Durango, oroimenaren gogoan dokumentala ekoitzi du frankismoaren biktimak omentzeko. Dokumentala bihar eskainiko dute, 20:00etan Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokian. Dokumentalak «errepresaliatuen testigantzari forma eman eta 36ko gerrari buruzko informazioa zabaltzea» du helburu. 55 minutuko iraupena du Juanjo Lopezek zuzenduriko lanak, eta 19 lagunen testigantzetan du oinarria. Lopezen hitzetan, «demokraziaren eta askatasunaren alde euren bizia eman zuten guztientzako omenaldia da».

Bideo emanaldiaren aurretik, Olmako tximinian aurreskua eta lore eskaintza egingo zaie frankismoaren biktimei eta, amaieran, Fermin Balentziaren kantaldia izango da.

(Berria. 09 / 10 / 21)