jueves, septiembre 24, 2009

FALANGISTAK. Josu Torre

Gurasoak gerra, gerraondoa eta gerokoak bizi zituzten. Politika hitza bera bekatu edo arriskua izan zen 60ko hamarkadaren bukaeran ere. Ez dut ahaztuko neska lagun bati, etxekoek, nerekin ibiltzea eragozten zietela ni politikan nenbillelako. Auskalo zein zen ariketa hori garai hortan baina, tira! Nere gurasoak etziran sekula inolako alderdi edo partiduan izango eta, hala ere, gerra beste edozeinek bezela bizi edo jasan zuten. Beldur zuten beti garai hartaz berba egiteari. Haientzako mundua, mundu hau, bi zatitan banandua zegoen. Gureak edo gorriak etzirenak beltzak ziran eta arerioak: Falangistak (...).
Hemen dira berriro 70 urtegarrenean edo akaso hor nunbait egon dira beti. Harro datoz gainera, harrokeriaz edo harrotasunez baina harro. Heuren azioak bozgorailuz lau haizetara jaurtiz, ezelako edo inolako lotsa ez beldur barik, aginte edo legediaren babesa balute bezela edo (...).
Alor batzuetan ezinbestekoa iruditzen zait, hainbat aldiz irakurri ditugun komunikatu batzuekin, konparatzea.(...)Alegia, zenbait zinegotzi edo txupinera gixajo bati heriotz mehatxua egitea edo Getxoko bizietxe bat edo zenbait taberna erretzea, 25 azio konkretu osatu arte, badira terrorismo kalifikatzeko bestekoak. Ezinbestekoa iruditzen zaidan bezala, berehala, Partiduen Legeaz gogoratzea eta ez dakidan zenbatgarren puntuan adierazten duenaz. Hau da, ez demokratikotzat hartuko eta tratatuko direla terrorismo ekintza edo azioak nabarmenki kondenatzen ez dituzten partidu edo taldeek. Ah!, eta haien entornoa, noski (...).

(Deia. 09 / 09 / 24)