Espainiako Guda Zibilean fusilatutako Jose Basterretxea, Santiago Pinaga eta Serapio Urrutxua foruarrei omenaldia egin zieten domekan hainbat lagunek Haitz Biribilen egoitza aurrean.
Omenaldian 200 pertsona inguru batu ziren, tartean, eraildutakoen seme-alabak eta ilobak. Txalaparta doinuak eman zion hasiera ekitaldiari eta ondoren Onintza Enbeitak bertso bidez gogoratu zituen omendutakoak. Jarraian, Ahaztuak 1936-1977 elkarteko ordezkari batek hartu zuen hitza, oraintsu Urumean hobi komun batea n aurkitu dituzten zazpi gorpuen inguruan arituz. «Oraindik estatu espainiarrean zein Euskal Herrian desagertuta dauden milaka pertsona daude eta bitartean beraien hiltzaileen ohorezko plakak eta frankismoaren goraipamenezko ezkutuak jarrita daude», esan zuen.
'Nire Aitaren Etxea'-ren irakurketa, hunkigarriena
Gabriel Arestiren `Nire Aitaren Etxea´ poemaren irakurketa izan zen ekitaldiko unerik hunkigarriena. Fusilatuen senide guztiei Arestiren poema ezaguna idatzita zuen pergamino bat eman zieten krabelin gorri batekin batera. Horrez gain, plaka txiki bat zuen argizaiola bat ere jaso zuten senideek.
Foruan ez ezik, Bakion eta Albertia tontorrean ere izan dira Guda Zibileko biktimentzako omenaldiak.
(Busturialdeko Hitza. 09 / 07 / 7)