miércoles, junio 17, 2009

EZKABAKO BISITAK KRITIKATU DITU SENIDEEN ELKARTEAK

Ezkabako gotorlekurako bisita gidatuetan ia ez da aipatu ere egiten frankismo garaian espetxe gisa erabili zutela. Hala salatu du Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak. Elkarteko kideek «euren desadostasuna» erakutsi diote Nafarroako Parlamentuko presidente Elena Torresi, Nafarroako Gobernuak antolatu dituen bisitaldien izaeragatik.
(Berria. 09 / 06 / 17)