martes, febrero 03, 2009

MADRILEN 1942AN FUSILATU KOMUNISTAK OROITU DITUZTE

Jesus Larrañaga, Manuel Asarta, eta 1942ko urtarrilaren 22an Madrilen fusilatu zituzten beste lau komunistak omendu zituzten atzo, Madrilen bertan. Euskal Herritik ere joan ziren zenbait lagun, tartean Larrañagaren alaba. Larrañaga batailoian borrokatutako bi anaia izan zituen Ildefonso Elosuak ere hitza hartu zuen, fusilatutako komunistak omentzeko.
(Berria. 09 / 02 / 03)