viernes, febrero 27, 2009

"1976KO ESPIRITUA" BERRESKURATZEKO DEIA EGIN DU "M3KO BIKTIMEN ELKARTEA"K

Datorren asteartean 33 urte beteko dira Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile hil eta ehunka zauritu zituenetik. Gertaera lazgarri horiek urtero gogoratzen ditu Martxoaren 3ko biktimen elkarteak. Aurten, bereziki gogoratu nahi du urtemuga hori, 1976 eta 2009 bitartean «parekotasun handiak» ikusten baititu elkarteak. «Duela 33 urte atzeraldi ekonomikoa genuen, eta diktadura batean bizi ginen. Orain, krisialdi ekonomikoa pairatzen dugu, eta errepresioa, askatasun gabezia, atxiloketak, legez kanporatzeak... daude», gogoratu du Andoni Txasko elkarteko eledunak. Eta dei egin die herritarrei biktimen elkartearen izenean berriro heltzeko «1976ko ispirituari», garai hartan langileen asanbladen bitartez gizartean lortutako «elkartasuna eta batasuna» berreskuratzeko.
(Berria. 09 / 02 / 27)