sábado, noviembre 22, 2008

SILVA: «EZ DA AHAZTU BEHAR, BAIZIK ETA KONTRAKOA, JUSTIZIA EGIN»

«Hemen ez da ez barkatu behar, ezta ahaztu ere, baizik eta kontrakoa, eragindako kaltea onartu eta justizia egin», esan du Emilio Silvak, Espainiako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteko presidenteak.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea kritikatu du Silvak, hark frankismoa «ahanzturan» egotea «datu ona» izan daitekeela adierazi ostean. Zapaterok «ez du ezertxo ere egin», Silvaren ustez, eta Espainiako Gobernuak egin beharrekoa elkarteen esku utzi duela.

Bestalde, frankismoko krimenen auzia Giza Eskubideen Europako Auzitegira iritsiko dela iragarri du elkarteko presidenteak.

(Berria. 08 / 11 / 22)