miércoles, febrero 27, 2008

FRANCOREN GARAIKO IKURRAK KENTZEN IBILITAKO GAZTEEI ISUNA JARRI DIETE

Lizarrako Udaltzaingoak gutuna igorri die zortzi gazteri 100 euroko isuna ordaindu behar dutela esanez. Iazko Urriaren 12an Frankismo garaiko hainbat sinbolo kentzen aritzea egozten diete, hain justu, Franco garaian eraikitako babes ofizialeko etxebizitzetako plakak kentzea. 15 eguneko epea dute jarritako zigorraren kontrako helegitea aurkezteko.

Lizarrako Ezker Abertzalea taldeak esan du gazte horiek ez zutela deus txarrik egin: «Udalak, horretara behartuta badago ere, ez ditu sinbolo horiek erretiratzen, eta ez dago ondo beste pertsona batzuei horiek kentzeagatik isuna jartzea». Udaltzainek, ordea, isunaren zioa beste bat dela diote; gazteek burla egin ziotela diote. Udal Ordenantzen 18. artikulua apurtzea egotzi diete.
(Berria. 08 / 02 / 27)