Orain dela 70 urte tropa frankistak Arrigorriagan sartu zirela gogoratzeko eki- taldia antolatu zuen atzo Ahaztuak-ek. Gerra Zibilean hildako gudari, miliziano eta pertsona arruntek ez dutela inoiz omenaldirik izan nabarmendu zuten, eta horregatik memoria historikoa berreskuratzeko lanean diharduen elkarteak, «justizia ekintza» bezala definitu zuen egindako ekitaldia.
Jende andana batu zen atzo eguerdian Arrigorriagako "Argala" Plazan Gerra Zibilean hildako pertsonak gogora ekarri eta omenaldi xumea eta aldi berean hunkigarria eskaintzeko. Adin guztietako pertsonak gerturatu ziren frankismoaren biktimentzat antolatutako berreskurapen ekitaldi horretara eta horien artean bi gudari zaharren presentzia izan zen aipagarriena.
Izan ere, Ahaztuak-ek antolatutako ekitaldian nabarmendu nahi izan zutenez 1937ko uztailaren 16an erori zen Arrigorriaga faxisten eskuetan eta urte mordoa pasatu den arren Gerra Zibilean hildako gudari, miliziano zein pertsona arruntek ez dute inolako omenaldirik izan herrian.
«Zorra kitatu nahi dugu»
«Orain dela 70 urte sartu ziren frankistak Arrigorriagan. Ez da ospatzeko kontua, baina bai gogoan izan beharrekoa. Zoritxarrez inoiz ez baita horrelako errekonozimendu ekitaldirik egin herrian. Zor historikoa geneukan balore demokratiko, errepublikar eta abertzaleak defendatuz hildakoekin eta gaur kitatu nahi dugu», adierazi zuten antolatzaileek.
Aurkezleak ekimenaren zioa azaldu ondoren, German Cristobalek hartu zuen hitza eta nabarmendu nahi izan zuenez «beharrizan bat da Gerra Zibilaren memoria historikoa ez ahaztea». Hainbat urte pasatu direla-eta gero eta «protagonista» gutxiago geratzen dira lehen pertsonan bizi izan dutenak, gaineratu zuenez, baina Cristobalen iritziz senideen eskuetan dago gertatutakoa gogoratzea.
«Justizia ekintza bat da eta lan egiten jarraituko dugu memoria historikoa berreskuratzeko», esan zuen. Zentzu horretan, «orrialdea pasatu aurretik gertatutakoa ezagutzeko irakurri» egin behar dela adierazi zuen «berrezarpen lan bat» delako «omenaldirik izan ez dutenentzat».
Horregatik, DVD bat egin dute eta horren berri ere eman zuten. Astelehenetik aurrera salgai egongo dena Arrigorriagako hainbat taberna eta kioskoetan eta bideo horretan frankismoaren hainbat biktimak beren bizipenak kontatu dituzte. Gaineratu zutenez, liburu bat egiteko asmoa dute «kaltetu bakoitzaren atzean dagoen historia partikularra» ezagutarazteko.
Biktimen zerrenda
Omenaldiko unerik hunkigarriena gerran bizitza galdu zuten arrigorriaga eta abusutarren izenen zerrenda irakurri zutenean heldu zen. 60 bat biktima aipatu zituzten eta bakoitzaren omenez lore bat jarri zuten bi umek ikurrina eta errepublikar banderaren gainean. «Eusko Gudariak«, «Internazionala», «Txoria txori» eta horrelako abestiak jo zituen biolin batez lagundurik eta txalo zaparrada artean irakurri zuten zerrenda. Horren aurretik bertsolariak irten ziren agertokira eta ohorezko aurreskua burutu zuten, bereziki aulkietan eserita zeuden bi gudari ohientzat.
Ekitaldia bukatu ondoren otordutxoa izan zuten omenaldira gerturatu ziren guztiek eta jakinarazi zutenez gaur arratsaldean hitzaldia izango da Kultur Etxean Memoria Historikoaren Legearen inguruan argibideak emateko. Horrez gain, asteartetik larunbata arte Gerra Zibilari buruzko erakusketa bat egingo dela esan zuten.

Manex Altuna
(Gara. 07/ 09 / 24)