


1937ko ekainaren 29an, Axpeko elizako meza nagusitik irtetean, guardia zibilak Andres Zearreta Urrutia eta Doroteo Kalt
zada Izpitzua, biak zinegotziak Eusko Alderdi Jeltzalearen aldetik, atxilotu zituen 17 urteko bi mutikok identifikatuta eta Bermeoko batzokira (Ertzilla) eraman zituen. Gainerakoak euren etxeetan atxilotu zituzten eta gero guztiak eroan zituzten kamioneta batean Bilboko Larrinaga kartzelara. Ekainaren 29tik abuztuaren 5era bitartean judizio sumarisimoa egin zieten eta aipatu sumarioko 12 akusatuetako 9ri heriotza zigorra eman.



Bizkaiko gobernadoreak, agindu baten bidez,
hildakoen alde mota guztietako ospakizunak, hileta-elizkizunak barne, egitea debekatu zuen eta euren aldeko lehenengo ospakizuna, publikoan, 30. urteurrenean egin zen, 1967ko abuztuaren 5ean. Gertaera lotsagarri horren 70. urteurrenean Busturiako herriak omenaldia egin gura die eta euren alde hurrengo ekintzak egiteko asmoa du: Abuztuak 4, zapatua, arratsaldeko 7:30ean ekintza xume bat euren oroitzapenez eraikitako Ispiluetako monolitoaren aurrean eta Abuztuak 5, domekan, Meza Paresiko Andre Mariaren ermitan.

