sábado, enero 12, 2013

MEMORIA DAUKAGULAKO... URTARRILAREN 12an BILBON IZANGO GARA

Herrira-k urtarrilaren 12rako deitutako mobilizazioak 44 eragileren babesa jaso du

Euskal Herriko mota askotako 44 gizarte eragilek bat egin dute Herrira plataformak euskal preso eta iheslarien eskubideen alde urtarrilaren 12rako Bilbon antolatu duen herri mobilizazio orokorrarekin. Martin Orbe Herria 2000 Eliza taldeko kide eta apaizak, eta Irune Agirre Torturaren Aurkako Taldeko kideak gaur hilabete egingo den manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte euskal herritarrak, eragile guztien izenean.

Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloa izango du erraldoia izango dela aurreikusten den manifestazioak. Herrira-k mobilizaziorako prestatutako idazkia irakurrita Orbek eta Agirrek azaldu dutenez, «urteetan eta sufrimenduan gehiegi luzatu den gatazka egoera atzean utzi eta denen artean bake egoera justu bat eraikitzeko aukerak» irekita daude, eta, aukera horiek errealitate bihurtzeko, gatazkaren ondorio guztiak konpondu behar dira.

Hortaz, «gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoera» ere konpondu beharra dagoela ohartarazi dute. Horien eskubideak errespetatu daitezela eskatu dute, hargatik. «Lehen urrats» gisa, euskal presoak Euskal Herrira eramateko, gaixotasun larriak dituztenak askatzeko, «bizi osorako espetxe zigorra» dakarten neurriak baliogabetzeko, eta preso zein pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztiak errespetatzeko.

Aldarrikapen horiei «bultzada eman» eta Frantziako zein Espainiako gobernuei norabide horretan urratsak egin ditzatela eskatzeko, urtarrilaren 12ko mobilizazioan parte hartzeko eskatu dute gizarte eragileek.

30 ordutan 30.000 bisita

Herrira-k urtarrileko manifestaziorako deia egiteko joan den larunbatean Durangon grabatu zuen lipdub-ak dagoeneko arrakasta izan duela ere jakinarazi du presoen eskubideen aldeko plataformak. Astelehen goizean zintzilikatu zuen grabaketa youtube-n, eta orduko mila bisitari izan ditu lehen orduetan; 30 ordutan, 30.000 bisita. «Mobilipdubzio parte hartzaile, ireki eta koloretsua» egin duten milaka herritarrei eskerrak eman dizkie Herrira-k.

Atxikimenduak
Ahaztuak, AHTren Aurkako Asanblada, Askapena, Bai Euskal Herriari, Behatokia, Kolektibo Antimilitarista, Egiari Zor, Euskal Herrian Euskaraz, Erabaki plataforma, ESAIT, Etxerat, Apaiz Koordinakundea, Bilgune Feminista, Kristau Elkarte Herritarrak, Ezker Abertzale Historikoa, Gazte Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, Jaiki Hadi, Lau Haizeetara Gogoan, Lokarri, M15 Bizkaia, Oroimen Historikoa Berreskuratzen, Stop Desahucios, TAT Torturaren Aurkako Taldea, Urtxintxa, Emakumeen Asanblada, Boltxe Kolektiboa, Eleak Plazara, Elkartzen, Arabako Pentsionistak Lanean, Gasteizko gaztetxea, Nesken eta Blusen Elkartea, Hala Bedi irratia, Martxoak 3 elkartea, Arabako Salhaketa, Sortzen Ikasbatuaz, Zeledon Kultur Elkartea, Etxeko Langileen Elkartea, Eusko Lurra Fundazioa, Sare Antifaxista, Mumiaren lagunak

(Berria. 2012 / 12 / 12)

martes, enero 08, 2013

"LA MEMORIA". JUDICATURA ESPAÑOLA: DEL T.O.P. A LA AUDIENCIA NACIONAL

El primer programa del 2013 que emitirá el espacio radiofónico "La Memoria" tomará como eje central un nuevo aniversario de la disolución del Tribunal de Orden Público franquista. 


El TOP, como fue conocido, fue una instancia judicial especial existente en la fase final del franquismo y su misión fue la represión de las conductas que bajo ese régimen dictatorial eran consideradas delitos políticos.Por el pasaron cerca de 50.000 personas del estado español, muchas de ellas vascas, por defender sus ideas. Este tribunal de excepción estuvo activo desde 1963, año en que fue creado, hasta el 5 de Enero de 1977 en que fue disuelto para dar paso a la creación -el mísmo dia y con una diferencia de escasas horas- de la Audiencia Nacional democrática.


¿Que pasó con los jueces que lo componían? ¿Que pasó con las Causas que llevaba adelante? ¿Que pasó con los presupuestos de represión política a los que respondía?... De estas y otras cuestiones conversaremos con el abogado Miguel Castells Artetxe abogado licenciado en Derecho en la Universidad Central de Madrid, donde se licenció en 1953 y que destacó en la defensa durante el franquismo de militantes políticos activistas vascos y especialmente en el Proceso de Burgos (1970), en el que fue el abogado de Mario Onaindia. 


Junto con esta entrevistta un repaso por algunas noticias de actualidad relacionadas con la Memoria Histórica Democrática y Antifascista y una selección de apropiados temas musicales.


No falteis a vuestra primera cita del año con "La Memoria" hoy lunes de 21:00 a 22.00 h. en las ondas de Info7 Irratia


http://www.info7.com/2013/01/08/llllll-24/


y tambien en las ondas de Tas-Tas Irratia los martes de 19:00 a 20:00 horas y los sábados y domingos de 09:00 a 10:00 horas.


"LA MEMORIA"